Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Marian Diez
Jarduera
Ekonomian doktorea da Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta EHUko Ekonomia Aplikatua I Sailean unibertsitateko irakasle titularra izan da; orain erretiratuta dago. HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko kide da. Institutu horretan, Garapenari buruzko Ikasketetako Masterrean, «politiken balioespena» gaiaren irakasle izan zen eta bertan jarraitzen du ikertzaile-lanak egiten. Gaur egun, HEGOA Elkarteko presidentea da. Bere ibilbide akademiko eta profesionalak toki-garapeneko, enpleguko eta gizarteratzeko politika publikoen ebaluazioa izan du ardatz, eta, bereziki, ebaluazioa egiteko ikuspegi parte-hartzaileak eta metodologia inklusiboak erabiltzea. Hainbat artikulu idatzi ditu nazioarteko eta Estatuko aldizkarietan. Halaber, ikerketa eta aktibismoa egin ditu ekonomia sozial eta solidarioan, ekonomia hori ongizatearen ordezko eredu gisa hartuta, eta REAS Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko kide da.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)