Politika publikoen elkarrizketak 2026

Hizlari erreferenteak

María Álvarez-Rementería

María Álvarez-Rementería

Jarduera

Gaur egun, UPV/EHUko ikertzaile kontratatua da, Besaldirekiko lankidetzaren esparruan, eta Euskadiko enplegu- eta inklusio-politika publikoak ebaluatzen ditu. Lehen Hezkuntzako graduduna (UCM) eta Psikopedagogian doktorea (EHU) da, eta haren ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: irakasleen garapen profesionala hezkuntza-inklusiorako, eta gizarte eta hezkuntzako desberdinkeriak txikitzeko eskola-jardunbideen eta -kulturen garapena. Tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartu duenez, esperientzia du desgaitasun intelektuala eta gaixotasun arraroak dituzten ikasleei erantzun integrala ematen, haurrek eta gazteek erabaki-organoetan parte har dezaten sustatzen eta 0 eta 3 urte bitarteko etapan kulturartekotasunean eta jasangarritasunean alfabetatze kritikoa egiten, betiere familiak eta irakasle-taldeak inplikatzen dituzten metodologia partizipatiboak erabiliz.


Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)