Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Juan Aldaz
Jarduera
Soziologian Lizentziatua eta Doktorea da, eta Politika eta Programa Publikoen Ebaluazioan Masterra du. Halaber, Kriminologiako Graduko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua da, eta Desbideratzearen Soziologia eta Delituaren eta Zigor Kontrolaren Soziologia irakasgaiak ematen ditu Kriminologiako Graduan.
Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC/KREI) parte den GICCAS (Zientzia Kriminalen Ikerketa Taldea) Ikerketa Talde Kontsolidatuko kide da.
Bere ikerketa lerro nagusiak kirol fenomenoa du aztergai, gizarte fenomeno konplexua den heinean. Hori, gainera, programa eta politika publikoen ikuspegi ebaluatzailetik egiten du, ezagutza zientifikoa eta erabilgarritasun soziala uztartzeko helburua jomuga duelarik. Horren harira, nire azkeneko lan eta argitalpenek kirolarekin loturiko gizarte-arazoak izan dituzte aztergai, ekitate-eza, indarkeria, edo desbideratzea, besteak beste.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)