Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Alfonso Gurpegui
Jarduera
Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da eta Gizarte Hezkuntzan graduondokoa du Euskal Herriko Unibertsitatean.
1985ean ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta enpleguaren, gizarteratzearen eta gizarte-zerbitzuen esparruan garatu zuen bere karrera, erantzukizun teknikoak, zuzendaritzakoak eta instituzionalak betez.
1992ko apiriletik 2000ko martxora Bidasoako Garapen Agentziako Enplegu eta Prestakuntza Saileko zuzendaria izan zen. Ondoren, Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloko zuzendari izan zen 2000ko apiriletik 2007ko abendura.
2009ko maiatzetik 2011ko abuztura Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuorde eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendari aritu zen, gizarte-zerbitzuen arloko politika publikoen buru.
Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria izan zen.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea da, eta ardura horretatik bultzatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguko eta gizarteratzeko politika publikoak.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)