Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Joseba Gaya
Jarduera
Gizarte Hezkuntzan diplomaduna (EHU) eta Etxebizitza Publikoaren Politika eta Kudeaketako unibertsitate-espezialista. Gaur egun, Cáritas Bizkaia erakundeko Sustapen Sozial eta Pertsonaleko Arloko arduraduna eta Etxebizitza Politiketako erreferentea da. Erakunde horretan egiten du lan duela 25 urte baino gehiagotik. Gizarteratzearekin, bizitegi-bazterketarekin, etxerik gabeko pertsonen arretarekin eta etxebizitza eskuratzearekin lotutako hainbat erantzukizun bete ditu , eta eskubideak sustatu, gizarte-laguntza eman eta komunitatea indartzeko programak eta taldeak zuzendu ditu, eragile sozial eta instituzionalen artean sarean lan egiteko eta lankidetzan aritzeko estrategiak bultzatuz.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)