Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Uxue Zugaza
Jarduera
Zientzia politikoan doktorea da. Zientzia Politikoko eta Administrazio Publikoko saileko irakaslea eta ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ikuspegi intersekzionalaren garapen teorikoak eta politika publikoen alorrean izan ditzakeen aukera praktikoak ikertzen ditu. Ikerketa lerro hau ekintza publikoari teoria feministak eta partaidetzak egin ahal dizkion ekarpenekin osatzen du. Parte Hartuz ikerketa taldeko kide da.
Loturak
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)