Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Ane Eguren
Jarduera
Psikologian doktorea da (PhD Cum Laude, Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen 2024an. Osasun Psikologia Orokorra eta Arreta Goiztiarreko masterra ikasi ditu, eta espezialista da Osasun Mental Perinatalean, Mindfulness-ean Oinarritutako Psikoterapian eta Mentalizazioan Oinarritutako Tratamenduetan (MBT, Lighthouse, RP, AMBIT). Ikertzaile kontratatua izan da Deustuko Unibertsitatean eta EHUn, eta Université du Québec à Montréal unibertsitatean doktorego osteko ikasketak egin ditu, atxikimenduan oinarritutako esku-hartzeen ebaluazioari buruzkoak. 2018tik 2024ra bitartean, psikologo gisa jardun du, eta esku-hartze zuzenak egin ditu arreta goiztiarraren eta haurren babesaren arloetan, baita harreraren eta adopzioaren esparruan ere. Zaurgarritasun- edo arrisku-egoeran dauden adingabeekin, familiekin eta guraso-rola betetzen duten pertsonekin lan egin du balorazio-prozesuetan eta esku-hartzeetan. Gainera, laguntza teknikoko funtzioak (Agintzari SCIS, BOGAN SCIS) bete ditu Garapen Teknikoko eta Zuzendaritza Teknikoko Sailean (Hirube SCIS), eta gizarte-zerbitzuen eremuko talde psikosozialekin eta gizarte- eta hezkuntza-arloko taldeekin lan egin du, programak eta zerbitzuak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen. 2023az geroztik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamendua arloan.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)