Politika publikoen elkarrizketak 2026
Hizlari erreferenteak

Miriam Ureta
Jarduera
EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle laguntzailea, eta Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea.
Miriam Ureta García Politika Zientzietan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, Cum Laude) eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea da. Haren ikerketa politika publikoen ebaluazioan, gobernantza demokratikoan, berrikuntza instituzionalean eta ikuspegi feminista eta intersekzionala politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan txertatzean oinarritzen da. Besaldirekin batera garatutako "Evaluar políticas de empleo e inclusión" mikrokredentziala koordinatu eta eman du, baita "Gizarteratze- eta enplegu-politiken ebaluazioa: ikuspegiak, begiradak eta esperientziak" Udako Ikastaroa ere. Ikertzaile nagusia da gobernantzari eta berdintasunari buruzko zenbait proiektu lehiakorretan, hala nola Euskal Emakumeen Etxeen potentzial eraldatzaileari buruzkoan, eta ko-ikertzaile nagusia, berriz, Europako ENLIGHT proiektu batean. Ikerketa, irakaskuntza eta ezagutzaren transferentzia konbinatzen ditu, administrazio publikoekin batera lan eginez politika publikoak ebaluatu eta hobetzeko prozesuetan, eta ibilbide luzea egina du nazioartean, irakasle bisitari eta ikertzaile gisa.
Besaldi. Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] bigarren elkarrizketak (Besaldi 2026 topaketa-zikloa)