Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia

Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia

Mikel Torres

Datorren ekainaren 11rako, Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia antolatu dugu Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik, inklusioaren politika eta praktika osatzen duten alderdiei buruz hausnartzeko.

Aurten, pentsatu dugu interesgarria dela inklusio-politikek aurre egin beharreko erronkak lantzea; izan ere, alde batetik, inklusio-politikek sektore arteko esku-hartzea definitzen dute, eta, bestetik, gizartea gero eta konplexuagoa da.

Azken boladan, politika inklusiboei egindako mehatxuek gero eta indar gehiago dute. Hori dela eta, gure ustez, beharrezkoa da bazterkeria-egoera konplexuei arreta ematea ahalbidetuko duten diskurtsoa eta tresnak antolatzea, egoera horiek ezin baitira ikuspegi bakar batetik aztertu.

Inklusiorako V. Jardunaldia Donostiako Miramar jauregian egingo da, 9:30etik 18:00ak arte. Bertan, intersekzionalitatearen eta konplexutasunari emandako arretaren inguruan hitz egingo dugu, inklusio-politiketatik abiatuta; konplexutasunari ekiteko jardunbide egokiak partekatuko ditugu, inklusiorako bide mistoak esperimentatu ere bai, eta, azkenik, sektoreen arteko laguntza-eredu bat eraikitzeari buruz hausnartuko dugu.

Era berean, aurreko jardunaldietan bezala, inklusio-prozesuetan parte hartzen dutenen ikuspegia txertatuko dugu, inklusiorako zerbitzuen eskaintzari eta premien aniztasunari erantzuteko gaitasunari buruz, bai eta inklusiorako zerbitzuek behar dituzten pertsonen arazoekiko dagoen gizarte-pertzepzioari buruz ere. Azkenik, ikuspegi horretatik abiatuta, bazterkeriaren aurkako politiken gizarte-pertzepzioan adituak diren pertsonen eskutik gaia sakonduko dugu.

Ezagutza eta kontraste akademikotik, ikuspegi profesionaletik eta esku-hartzetik abiatuta, topaketa- eta hausnarketa-gune honek pertsonak zentroan jarriko dituzten politikak diseinatzen jarraitzeko balioko digu, pertsona horiei gizarteratzeko bizi-prozesuetan lagun egiteko.

Ekitaldia inklusioaren arloko profesionalei, erakunde publiko edo pribatuei eta arlo horretan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Espero dugu interes handiko jardunaldia izatea, bazterkeria-arrakalak murriztea ahalbidetuko duten politika publikoen eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko.

Jardunaldia zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Mikel Torres Lorenzo
Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua
Eusko Jaurlaritza

Programa

Inklusioaren erronkak gizarte konplexu batean.

Jardunaldiaren aurkezlea: Eva Domaika.

9:30etan: Inagurazio instituzionala.

  • Eneko Goia Laso. Donostiako alkatea.
  • Maite Peña López. Bigarren diputatu nagusiordea eta Zainketetako eta Gizarte Politiketako Diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Mikel Torres Lorenzo. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

10:00etan: Eztabaida-mahaia: intersekzionalitatea, konplexutasuna eta inklusio-politikak.

  • Joan Uribe Vilarrodona. Hospitality Europe elkartearen zuzendaria.
  • Melania Moscoso Pérez. Zientzialari titularra Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Filosofia Institutuan.
  • Garbiñe Delgado Raack. Balorazio, Arreta eta Jarraipenaren atalburua. Gizarte inklusioko eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arretako zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Miguel Ángel Manzano Rodríguez. Bartzelonako Diputazioaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Garapenari eta Berrikuntzari laguntzeko atalburua.
  • MODERATZAILEA: Fernando Fantova Azcoaga. Besaldi – Enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoaren titularra.

11:15etan: Atsedenaldia (coffee break).

11:45etan.: Ibilibide mistoak: konplexutasuna lantzeko jardunbide egokiak. Inklusioko ibilbide mistoen esperimentazio-prozesua.

  • Álvaro Ugarte Gómez. Lanbideko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria.
  • Hiru esperientziaren aurkezpena.
  • MODERATZAILEA. Uxue Artetxe Uria. Lanbideko Inklusio Zerbitzua.
    • Pilar Navarro Fernandez. Lanbideko Inklusio Zerbitzuaren arduraduna.
    • Juan Jordana Zorrilla. Arabako Osasun Mentaleko Sareko gizarte langilea, AOMSko erreferente soziosanitarioa.
    • Zuriñe Mindegia Bernardez. Zuzendaritza. Inklusio Soziolaborala eta esku hartze komunitarioa. Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba.
  • Sektorearteko laguntza-eredua eratzen.
  • Sara Buesa Rodríguez. Eusko Jaurlaritzaren Inklusioko zuzendaria.

13:45etan: Atsedenaldia (luntxa).

15:00etan: Inklusio-prozesuetan parte hartzen dutenen begirada. EAPN Euskadik inklusiorako zerbitzu eta zentroetako erabiltzaileekin egin duen partaidetza-prozesuaren ondorioak.

  • Ana Sofi Telletxea Bustinza. EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
  • Elena de la Hera-Rodríguez. EAPN Euskadiko teknikaria.
  • Amaya Domingo González. EAPN Euskadi.
  • Marta García Martínez. EAPN Euskadi.
  • Imad Rekab. EAPN Euskadi.
  • José María Campos Blanco. EAPN Euskadi.

16:00etan: Eztabaida-mahaia: Bazterkeriaren aurkako politiken gizarte-pertzepzioa.

  • Mikel Diez Sarasola. Konstituzio Zuzenbideko irakaslea EHUn.
  • Eva Silván Miracle. Politologoa. Silvan & Miracle enpresaren zuzendaria.
  • Andrea Ruiz Balzola. BEGIRUNE Fundazioaren zuzendaria.
  • MODERATZAILEA: Ane Paguey Colmenero. Eusko Jaurlaritzaren Inklusio Zuzendaritzako teknikaria.

17:00etan: Amaiera

  • Alfonso Gurpegui Ruiz. Enplegu eta Inklusioko sailburordea. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.
Joan Uribe Vilarrodona

Joan Uribe Vilarrodona

Hospitality Europe erakundeko zuzendari exekutiboa.

Melania Moscoso Pérez

Melania Moscoso Pérez

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuko zientzialari titularra.

Garbiñe Delgado Raack

Garbiñe Delgado Raack

Balorazio, Arreta eta Jarraipenaren atalburua. Gizarte inklusioko eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arretako zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Miguel Ángel Manzano Rodríguez

Miguel Ángel Manzano Rodríguez

Gizarte-zerbitzuen berrikuntza eta garapeneko arduraduna Bartzelonako Diputazioan. Geografia eta Historian lizentziatua da.

Fernando Fantova Azcoaga

Fernando Fantova Azcoaga

Besaldi-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako EAEko enplegu- eta inklusio-politikak ebaluatzeko organoaren titularra da.

Álvaro Ugarte Gómez

Álvaro Ugarte Gómez

Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria Lanbiden

Pilar Navarro Fernández

Pilar Navarro Fernández

Lan orientatzailea Lanbideren Bilbo-Mazarredo bulegoan.

Juan Jordana Zorrilla

Juan Jordana Zorrilla

Arabako Osasun Mentaleko Sareko gizarte langilea, AOMSko erreferente soziosanitarioa.

Zuriñe Mindegia Bernárdez

Zuriñe Mindegia Bernárdez

Zuzendaritza Inklusio Soziolaborala eta esku hartze komunitarioa. Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba.

Uxue Artetxe Uria

Uxue Artetxe Uria

Lanbideko Inklusio Zerbitzuaren arduraduna.

Sara Buesa Rodríguez

Sara Buesa Rodríguez

Psikologian doktorea, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Inklusiorako zuzendaria da.

Ana Sofi Telletxea Bustinza

Ana Sofi Telletxea Bustinza

EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Elena de la Hera-Rodríguez

Elena de la Hera-Rodríguez

EAPN Euskadiko teknikaria.

Mikel Díez Sarasola

Mikel Díez Sarasola

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Konstituzio Zuzenbidea Saileko irakasle laguntzailea.

Eva Silvan Miracle

Eva Silvan Miracle

Silván&Miracle aholkularitza enpresako zuzendaria eta sortzailea

Andrea Ruíz Balzola

Andrea Ruíz Balzola

BEGIRUNE Fundazioaren zuzendaria

Ane Paguey Colmenero

Ane Paguey Colmenero

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Inklusio Zuzendaritzako teknikaria.

Edukiera osoa dela eta, izen-ematea birtuala baino ez da izango. Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldian izena eman dezakezu honako botoi honetan:

Izen-ematea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak bultzatuta, Gizarteratzeko V. Jardunaldia ekainaren 11n izango da, Donostiako Miramar Jauregian, Julio Caro Baroja aretoan, lehenengo solairuan.

Miramar jauregia, Errege Jauregia izenaz ere ezaguna, Donostiako Kontxako badiatik gertu dago. Ingeles estiloko eraikina da, Gizateriaren Ondare izendatua eta interes kultural eta artistikoko praktiketara bideratua. 1893an eraiki zuten, eta ibilbide historiko oparoa dute bere hormek eta aretoek. Gipuzkoako hiriburuaren ikurretako bat da, dudarik gabe.

Nola iritsi:

Oinez: Google Maps (leiho berri batean irekitzen da)

Donostiako erdigunetik Miramar Jauregira oinez iristea aukera bikaina da. 20 minututan, gutxi gorabehera, kostaldearen ondoko paseo atsegin batez gozatuko duzu, Kantauri itsasora begira, eta jauregiaren kanpoaldea edertzen duten lorategiz inguratuta.

Bizikletaz:
Hiriak bizikletak alokatzeko sistema bat eta bizikleta-bideen sarea ditu, eta modu jasangarrian mugitzeko aukera ematen dute. Jauregitik gertu bizikletak uzteko estazioak daude, pedalei eragitea nahiago dutenentzat aproposa.

Euskotren bidez Webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Hiri kanpotik edo inguruko herrietatik bazatoz, Euskotren erabil dezakezu. Zerbitzuak hainbat herri lotzen ditu Donostiarekin, eta Amara geltokitik oinez jarraitu edo hiriko autobusarekin lotu dezakezu.

Autobusez: Webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Donostiak hiri-autobus sare eraginkorra du. Dbuseko 16. eta 18. lineek geldialdiak dituzte Miramar jauregitik gertu, zehazki, Mirakontxa pasealekuko 48 zenbakian, eta oinez minutu gutxi ibilita sarrerara hel zaitezke.

Autoz: Webgunea (leiho berri batean irekitzen da)

Komeni da inguruko aparkalekuak kontsultatzea eta, ahal bada, garraio publikoa edo bizikleta erabiltzea, arazorik ez izateko.

Irisgarritasuna:

Miramar jauregia irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat. Arrapalak eta igogailuak ditu, eraikinean eta lorategietan zehar eroso ibiltzeko.

Antolakuntza-Idazkaritza:

Eventokia

e-maila: jornadadeinclusion-te@euskadi.eus
Telefonoa: 946 123 007

2024ko edizioa

2023ko edizioa

2022ko edizioa

Argazkiak

Ekitaldiaren argazkiak

Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia /  V Jornada de Inclusión en Euskadi

Streaming:

Bideoak