Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia

Hizlariak

Joan Uribe Vilarrodona

Joan Uribe Vilarrodona

Hospitality Europe erakundeko zuzendari exekutiboa.

Gizarte Antropologian doktorea da eta sail berean irakasle elkartua Bartzelonako Unibertsitatean, eta Gizarte Bazterketaren Antropologia irakasgaia ematen du. Horrez gain, honako gai hauei buruzko argitalpenak egin ditu eta ikerketetan parte hartu du: etxegabetasuna, gizarte-zerbitzuen sistemak, kontrol soziala, besteak beste.

Gizarte-zerbitzuetako zuzendari edo kudeatzaile gisa egin du bere ibilbide profesionala, bai hirugarren sektorean, bai administrazio publikoan. Duela gutxi, "la Caixa" Fundazioaren Europako Gizarte Funtsa saila zuzendu du, eta, gaur egun, Hospitality Europe erakundeko zuzendari exekutiboa da. Ospitality Europe irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Europa-mailakoa, eta gizarte-bazterketaren, desgaitasunaren, psikogeriatriaren, osasunaren eta osasun mentalaren arloekin lotua dago.