Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia
Hizlariak

Juan Jordana Zorrilla
Arabako Osasun Mentaleko Sareko gizarte langilea, AOMSko erreferente soziosanitarioa.
Gizarte Laneko Unibertsitate Diplomatua da (UPV/EHU) eta Gizarte Laneko Gradua du (UNED). Ondoren, graduondoko hauek egin ditu: Etikako Graduondokoa, Etikan Aditua Gizarte Zerbitzuen testuinguruan eta Gainbegiratze Graduondokoa, Gainbegiratzean aditua Gizarte Zerbitzuen testuinguruan UPV/EHUn. 1991. urteaz geroztik irakasle gisa ari da UPV/EHUko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako Gizarte Laneko 4. mailako ikasleen praktiketan; eta 2022az geroztik irakasle aritzen da erizaintzako egoiliarrekin UPV/EHUko Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Gizarte Baliabideak irakasgaian.
Gaur egun, Arabako Osasun Mentaleko Sareko erreferente soziosanitarioa da, koordinazio soziosanitarioaren barruan, eta gizarte langilea da Arabako Ospitale Psikiatrikoan, Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateetan, Nerabeen Eguneko Ospitalean eta Psikosi Errefraktarioko Unitatean. 1989tik 2001era, gizarte langilea izan zen Arabako Ospitale Psikiatrikoan, Errehabilitazio Unitatearen barruan, eta 2001etik 2007ra gizarte langilea Basurtuko Ospitaleko Psikiatriako Akutuen eta Larrialdien Unitatean.