Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia
Hizlariak

Melania Moscoso Pérez
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuko zientzialari titularra.
Gizarte eta Kultura Antropologian (1997) eta Hezkuntza Zientzietan (1999) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Politika Zientzietan eta Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (tesia Patxi Lancerosek zuzendua). Ikertzaileak Prestatzeko Eusko Jaurlaritzaren Programako bekaduna izan zen, doktoratu aurreko modalitatean (2001-2005) eta doktoratu ondoko modalitatean (2006-2008), eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren JAE-doc programan ikertzaile kontratatua (2010-2013). Ikertzaile bisitaria izan da Duquesne University (Pittsburgh, AEB), eta University of Illinois at Chicago (UIC) unibertsitateetan eta doktoratu ondoko ikertzailea Temple University (Filadelfia, AEB) unibertsitatean. Gaur egun, zientzialari titularra da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian. 40 artikulu baino gehiago idatzi ditu nazioko eta nazioarteko zientzia-aldizkarietan, eta Las aventuras de la legitimidad. Educación en valores y modernidad liburuaren egilea da, Plaza y Valdés argitaletxeak argitaratua. Bitarteko irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia eta Balioen Filosofia Sailean (2014-2019), zientzialari titularra Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuan. Gaur egun, Txetxu Ausinekin elkarlanean, bakardadeari eta zainketei buruzko Bakarzain proiektua zuzentzen du.