Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia

Hizlariak

Mikel Díez Sarasola

Mikel Díez Sarasola

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Konstituzio Zuzenbidea Saileko irakasle laguntzailea.

2020an hasi zuen bere ibilbidea Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoarenak Sailean ordezko irakasle gisa. 2022ko martxoaz geroztik, Saileko irakasle laguntzailea da Konstituzio Zuzenbidea Arloan, eta Konstituzio Zuzenbidea III irakasteaz arduratzen da Leioako (Bizkaia) Zuzenbide Fakultatean, bai eta Konstituzioa eta Globalizazioa (Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea), Etika eta Zuzenbidea Biozientzietan (Zientzia Fakultatea) eta Konstituzionalismo Globala (Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko Nazioarteko Gaien Masterra) ikastaroak emateaz ere. Eskolak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz ematen ditu. Era berean, Bolognako Unibertsitateko (Italia) irakasle bisitari gisa parte hartzen du Rule of Law: Foundations and Applications moduluan.

Honako ikasketa hauek ditu: Zuzenbideko lizentziatura, UPV/EHUn egina Donostiako Zuzenbide Fakultatean; Zuzenbideko Masterra, Kaliforniako Unibertsitatean egina, Berkeleyn, Fulbright beka bati esker, eta Nazioarteko Gaietako doktoretza, UPV/EHUn egina, Noe Cornago irakaslearen eta UC Berkeley unibertsitateko Talha Syed irakaslearen zuzendaritzapean, jabetza intelektualaren erregimen globalari eta patente farmazeutikoei buruz.

Bere ikerketa-arloak honako gai hauetan oinarritu dira: teoria konstituzionalaren azterketan, konstituzionalismo globalean eta konstituzionalismoaren aplikazioan nazioz gaindiko esparruetan eta EBn, Legearen inperioan, eta eskubide indibidualetan, bereziki eskubide kulturalak eta ingurumena babestearekin lotutako eskubideak. Ikerketa-ildo horiekin lotuta, honako argitalpen hauek egin ditu: "De la utopía a la necesidad: conectividad ecológica y constitucionalismo global" (2024) (Conectividad Ecológica y Derecho liburuaren kapitulua 91-126 or.- Tirant lo Blanch); artikulua: "Constitucionalismo en tiempos del cólera: disfunciones, patologías y nuevas narrativas ante un orden global incierto” (2024) Revista de Derecho Político aldizkaria. “EU’s Involvement in the Renewal of the Spanish Council of the Judiciary” artikulua (2024) Verfassungsblog: On Matters Constitutional.

“La privatización de la libertad de expresión en el ámbito digital. Retos pendientes para la democracia" (2023) (La libertad de expresión en tiempos convulsos liburuko kapitulua -345-374 or.- Tirant lo Blanch); "Las carencias democráticas de los partidos políticos en España entre las exigencias constitucionales y una regulación legal deficiente. Una propuesta de lege ferenda". (2022) Revista de Derecho Político aldizkarian. "El derecho humano a la creación artística más allá de las identidades colectivas: una propuesta propedéutica”. (2022) Cuadernos Electrónicos de Filosofía del Derecho aldizkarian; “La democracia interna de los partidos políticos y la interpretación exorbitante de la normativa sobre protección de datos personales. Análisis crítico sobre la jurisprudencia de los tribunales ordinarios” (2022). Teoría y realidad constitucional edo; “Hollywood, an American Factory of International Soft Law and Social Order.” (2021) International Journal for the Semiotics of Law-Revue internationale de Sémiotique juridique, 34.

Gobernanza multinivel: Desafíos y oportunidades tras la crisis pandémica (PID2021-28599NBI00) ikerketa-taldeko kidea da. Haren esparruan, ikerketa-egonaldia egin zuen NYU unibertsitatean (New York) 2023ko otsailetik uztailera bitartean. Era berean, Call for papers for EuConst Symposium for Young Scholars konferentzian aukeratu zuten European Constitutional Law Review argitalpenean honako eskuizkribu honekin: EU's Mediation for the Renewal of Spanish Council of the Judiciary within a Multilevel Constitutional System: A New Constitutional Function of the EC under article 2 TEU? Maastrichteko unibertsitatean 2024ko ekainean. Azkenik, Pluralismo y Convivencia Fundazio Publikoaren Cuestiones de Pluralismo aldizkariko Argitalpen Kontseiluko kidea da 2024ko ekainaz geroztik.

Karrera akademikoaren aurretik, Garapen Lankidetzarako zuzendaria izan da Gipuzkoako Foru Aldundia, 2019ko ekainaren eta 2020ko irailaren artean; Kulturako zuzendaria Gipuzkoako Foru Aldundian 2019ko otsailetik 2019ko ekainera. Kultura, Gazteria eta Kirola, Turismo eta Lankidetza Saileko burua Gipuzkoako Foru Aldundian 2015eko ekainetik 2019ko urtarrilera, eta jarduneko abokatua Mondragon Taldean (2005-2015) eta Garriguesen (2000-2005). Bartzelonako Abokatuen Elkargoko abokatua.