Euskadiko Inklusiorako V. Jardunaldia
Hizlariak

Eva Silvan Miracle
Silván&Miracle aholkularitza enpresako zuzendaria eta sortzailea
Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Evaren lan egiteko moduan: harekin hitz egiten baduzu, esango dizu eragin publikoko estrategiak eraikitzen eta estrategia horiek garatzen laguntzen aritzen dela. Eta elkarrizketa aprobetxatuko du gogorarazteko etorkizuna kolaboratiboa izango dela, edo ez dela izango.
Politologoa da, analisi politikoan eta nazioarteko lankidetzan espezializatua. Unibertsitateko hainbat graduondoko irakaslea da gobernantzaren eta politika publikoen arloan. Azterlan eta ikerketa sozial, politiko eta arautzaileen egilea da. Hizlaria eta komunikabideekin kolaboratzailea.
Ondo ezagutzen du engranaje politiko eta erregulatzailea. Eragin politikoko eta eragin publikoko kanpainak zuzentzen ditu, eta nazioarteko harremanetarako estrategiak diseinatzen ditu. Posizionamendu instituzionalean espezializatua, aholkularitza ematen du lidergoan eta diskurtso politiko eta instituzionalean.
Karrera profesionala nazioarteko krisi-testuinguruan hasi zuen, Mozambiken, Angolan, Nikaraguan edo Bolivian lan eginez.
Esperientzia handia du erakundeen zuzendaritzan eta kudeaketan. Euskadin Save the Children bulegoa irekitzea bultzatu zuen, eta 15 urte baino gehiagoz izan zen hartako zuzendaria. Etapa horretan, eragin politikoko estrategia propioa bultzatu zuten, eta haurtzaroko erakunde erreferente bihurtu zuten Save the Children.
Duela 4 urte, etapa profesional berriari ekin zion, eta Euskadiko gai publikoetarako lehen aholkularitza ireki zuen. Silván&Miracle Estrategias de Asuntos Públicos sortu zuen: administrazioei, enpresei eta erakundeei aholkua eta laguntza ematen diete beren eragin publikoko estrategietan. Gaur egun, hazten ari den enpresa da, eta Gai Publikoen estrategiak definitzeko analisi sozial eta politikoaren erreferente bihurtu da, datuak aztertzeko tresnak erabiltzearen eta narratiba berriak erabiltzearen aldeko apustu bereizgarria eginez.