Joan edukira
Egoitza elektronikoa
Azken aldizkaria RSS
ERABAKIA, 1999ko otsailaren 12koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena. Erabaki honen bidez, martxoaren 12ko 50/1996 dekretuak aurreikusten dituen dirulaguntzetako onuradunen zerrenda argitara ematen da. Luzaro langabezian aurkitzen direnei zuzenduta, herriko eremuan Enplegu eta Prestakuntzarako Egitaraua arautzen du dekretu horrek.
ERABAKIA, 1999ko otsailaren 15ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena. Erabaki honen bidez, maiatzaren 27ko 121/1997 dekretuak aurreikusten dituen dirulaguntzetako onuradunen zerrenda argitara ematen da. Luzaro langabezian dauden pertsonei laneratzen laguntzeko programa arautzen du dekretu horrek.
9/1999 ERABAKIA, otsailaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 1998ko abenduaren 22ko zirkularra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarateko dena. Banan-banako, enplegu eta elkartekideen modalitateetako BGAEek ekarpenak mugatzeko, prestazioak aintzatesteko eta metatutako erreserbak itzuli edo lekuz aldatzeko garaian bete beharreko arauak jakitera ematen ditu zirkularrak.
ERABAKIA, 1999ko otsailaren 25ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordea, ikerketa komisionatuan burutzeko lan batzuetarako laguntzak emateko dena.
ERABAKIA, 1999ko martxoaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Bizkaiko Labe Garaietako (Bizkaia) 1 zenbakidun Labe Garaia, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko hasitako espedientea jendaurrean jartzeko dena, bere babes araubidea ezarriz.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko garraio-zerbitzua kontratatzeko dena.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Bizkaiko Ezkerraldea-Enkarterrietako Eskualdeko Zierbenako kontsultategiko ekipamendu orokorra eta klinikoa eskuratzeko dena.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Zamudioko (Bizkaia) Ospitaleko berdeguneen mantenimendua kontratatzeko dena.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Mendaroko Ospitalerako biokimikako erreaktiboak eskuratzeko dena.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalerako anemien frogak egiteko material suntsikorra eskuratzeko eta beharrezko tresneriaren errentamendua kontratatzeko dena.
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalerako titanio aleaziozko zementatu gabeko protesi osoak eskuratzea kontratatzeko dena.