Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1999ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1213

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko garraio-zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea, Osakidetza, zuzenbide probatuko ente publikoa, Tolosako Osasun Zentroa, Administrazioa. San Esteban auzoa z/g., 20400 Tolosa (Gipuzkoa), Horniduretako Zerbitzua. Telefonoa: 943-651853. Faxa: 943-651941.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Gipuzkoa-Mendebaldeko Eskualdeko Administrazioa, Horniduretako Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/0221/0271/ 021999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko garraio-zerbitzua.

b) Loteak: 3 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea.

d) Gauzatzeko epea: 1999ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 12.900.000 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: eskainitako loteentzat Administrazioak taxuturiko zenbateko guztien %2.

6.– Agiriak eta argibideak: ikusi 1 a) puntua.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko apirilaren 6ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatulan eta oinarri teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1 puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1999ko apirilaren 12a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. atalean xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada). e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 11.– Iragarpena EBAOra bidali den eguna: ez dagokio.

Tolosa, 1999ko otsailaren 22a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSE ANGEL ZUAZNABAR FONTECHA.


Azterketa dokumentala