Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1999ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1217

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalerako anemien frogak egiteko material suntsikorra eskuratzeko eta beharrezko tresneriaren errentamendua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Txagorritxu Ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945-00 70 93. Faxa: 945-00 70 87.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/0273/O131/ 021999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: anemien frogak egiteko material suntsikorra eskuratzea eta beharrezko tresneriaren errentamendua.

b) Loteak: bai, lote bat.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: urte bat, behin betiko fidantza jartzen denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 3.887.232 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Agiriak, b) Argibideak: 1.a) puntuan adierazitakoa.

c) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko martxoaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen ekonomikoa eta/edo finantza eta teknika arlokoa. a.1) Kaudimen ekonomikoaren eta finantza arlokoaren egiaztagiriak: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei buruzkoa (aukeran, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 16. atalean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke kreditazioa egiteko).

a.2) Kaudimen teknikoaren egiaztagiriak: hornigaien laginak eta deskripzioa; horretarako laginen artikulukako fitxak (ikusi erantsitako eredua) eta deskripziokoak (ikusi erantsitako eredua) bete beharko dira.

b) Bestelako betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko martxoaren 23ko 14:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxu Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza (Kontratazio Administratiboa), Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: aldaerak onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak. d) Eguna: 1999ko martxoaren 25a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. atalean xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada; bestela, 1999ko martxoaren 29an). e) Ordua: 9:00ak.

10.– Bestelako argibideak: —-

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1999ko otsailaren 25a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala