
48. zk., 1999ko martxoaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1212
ERABAKIA, 1999ko martxoaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Bizkaiko Labe Garaietako (Bizkaia) 1 zenbakidun Labe Garaia, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko hasitako espedientea jendaurrean jartzeko dena, bere babes araubidea ezarriz.
Euskal Autonomia Erkidegoak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutuaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen.
Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal Kultur ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.
Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaiaren garrantzi kulturala ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 1998ko irailaren 9ko Erabakiaren bidez, Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaia, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman zitzaion. Sailkatze prozedura horren izapidetza horretan babestutako objektuaren deskribapena eta mugaketa jendaurrean jarri ziren, aipatu 7/1990, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 12.1.c) atalak xedatzen duena betetzekotan, berari dagokion babes araubidearen idazketa falta zelarik.
Babes araubide zehatza buruturik eta Kultura Ondare Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehena.– Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaia, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko hasitako espedientea jendaurrean jartzea, babes araubidea ezarriz bere III. eranskin moduan, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu erabaki hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentroan egongo da aztergai espedientea, Wellingtongo Dukea kalea 2.a, Vitoria-Gasteiz, helbidean.
Bigarrena.– Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaia Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedienteari dagokion babes araubidea interesdunei jakinaraztea, jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean arrazoibideak egin eta beren eskubideak defendatzeko egoki irizten dioten dokumentazioa aurkez dezaten.
Hirugarrena.– Espedientearen izapidetzekin jarraitzea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.
Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, Sestaoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.
Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, guztiek honen berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 2a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
IMANOL AGOTE ALBERRO.
I. ERANSKINA
SESTAON (BIZKAIA) AURKITZEN DEN BIZKAIKO LABE GARAIETAKO 1 ZENBAKIDUN LABE
GARAIAREN DESKRIBAPENA
Boluetako Santa Ana Fabrikan 1848an lehen labea piztu zenetik, Labe Garaia gure paisajeko ezaugarri berezi bihurtu da. Horrela, Bilbaoko itsasadarraren paisajearen alderdi garrantzitsuetako bat jarduera siderurgikoak, eta beraz, hura definitzen duten erreferentzia nagusiek osatzen dute: Labe Garaiak; ordezten eta modernizatzen joan direnak, euren irudi berezia galdu gabe.
Benediktaren dartsenaren eta Nerbioiko itsasadarraren artean kokatutako lurretan, Sestaon, gaur egun erabiltzen ez diren aurreko jarduera siderurgikoaren hondakinak eta honen oinordekoa den Altzairutegi Trinko berriaren instalazioak topatuko ditugu. Irudi bereziagatik, balio enblematikoagatik eta produkzio-jarduera honetan duen garrantziagatik, hauen guztien artean Labe Garai zaharrak azpimarratuko genituzke. Horregatik hauen irudikapena gorde nahi da.
Aukeratutako Labe Garaia, 1 zenbakia, Sestaon dagoen Bizkaiko Labe Garaietako Fabrika zaharraren laneko plataforma artifizialean kokatzen da, Iberiako arrapalaren azpitik doan RENFEko trenbidearen ondoan. G.H.H Alemaniako enpresak egindako 1 eta 2 zenbakidun labeak kokatzeko aukeratutako lekuak, aurreko lau labeek okupatutako espazio bera zen.
Ardatz bertikaleko instalazioa da. Barrualdea materia erregogorrez babestutako armazoia duen xaflazko korazaz osatutako upeleko labe etengabea da. Instalazioaren altuera guztira 80 metrokoa da eta batez beste 18 metroko okupazio-diametroa du. Instalazio honek ondoko ezaugarri teknikoak ditu: jazenen gainean ezartzea, 6,5 metroko diametroa duen arraoa, 25 metroko barne-altuera, 757 m.3-ko barne-bolumen erabilgarria, eta Wurth motako suburu bikoitzeko irenspideak, barneko kargak hobeto banatzeko eta gas-ihesak saihesteko.
Labeak, funtzionatzeko beharrezkoak diren zenbait elementu osagarri ditu. Mugaketa egiterakoan, elementu hauetatik, ondokoak aukeratu dira: hiru labeak eta euren tximiniak, gasa irteteko hodiak eta euren hauts-bereizleak, labea kargatzeko plano inklinatua eta galdaketa-nabea.
Didier motako eta 31 metroko berogailu bakoitzak, 21.247 m.2-ko beroketako azalera duen tiro behartua du. Labeak eragindako gasak, binaka jarritako irteera-hodiek jasotzen dituzte. Hodi hauek, arazketa lehorrera eramaten zituen kolektorera doaz, zati bat labeak berotzeko erabiliz.
Mineral-, aditibo- eta koke-kargak garraiatzeko, dibidietak bultzatzen zuen bagoneta (skip) erabiltzen zen, aldapan, lurreko zulo batetik labearen goiko zatira arte (irenspidea).
Zepa eta arrabioa jasotzen ziren galdaketa-nabean, bertatik ateratzeko goilare batera jaurtitzeko kanaletan (erretenak), zulatzaile pneumatikoa eta kanoi elektrikoa aurkitzen dira; tresna hauek isurbidea irekitzeko eta ixteko erabiltzen ziren.
II. ERANSKINA
BIZKAIKO LABE GARAIETAKO 1 ZENBAKIDUN LABE GARAIAREN MUGAKETA
a) Mugaketaren justifikazioa.
1 zenbakidun Labe Garaiaren babes-inguruaren muga, ondasun horren okupazio fisikoari begira, jadanik gaindituta zegoen produkzio siderurgikoko modu batetik ateratako instalazioan oinarritzen da, eta beraz, funtzionatzen aritu zen garaiko ingurunearen testuinguruaren kanpo zegoen elementu gisa.
b) Planoa
II. ERANSKINA / ANEXO II
BIZKAIKO LABE GARAIETAKO 1 ZENBAKIDUN LABE GARAIAREN BABESEKO ERREGIMENA
I. ATALBURUA
BABESEKO ERREGIMENAREN IZAERA
1. atala.– Babeseko Erregimenaren Helburua.
Babeseko Erregimen honen erredakzioa, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12. atalaren bidez justifikatzen da, Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaia Monumentu Kalifikatu gisa deklaratzeko espedienteari hasiera ematean oinarrituz, eta eraikinaren edozein kontserbazio- edo berreskuratze-lanarekiko izaera loteslea dauka, lege beraren 28.1 atalean eta 6/1998 Legearen 19. atalean aurreikusi bezala, planeamenduko tresna aplikagarriek, ondarearen kontserbazioarekiko joera duten neurriak landu behar diren moduei buruz ezartzea kaltetu gabe.
2. atala.– Aplikazio-esparrua.
Babeseko Erregimena, Babeseko Erregimen honen 6.2 atalean adierazitako elementuen espazio-inguratzailean aplikatuko da.
II. ATALBURUA
ERREGIMEN OROKORRA
3. atala.– Hirigintzako planeamendua.
Babeseko Erregimen honek afektatutako ondasunari aplika dakiokeen hirigintza planeamenduak, gorago adierazitako Euskal Kultur Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 28.1 atalean aipatutako txostena beharko da. Bertan, edozein eskuhartzeren amortizazio-maila adieraziko da, planta berria barne.
4. atala.– Preskripzio orokorrak.
1.– Monumentuari buruz egin beharreko eraikuntzako eskuhartzeak, Babes Erregimen honetan xedatutakoaren arabera egingo dira, eraitsi ezin izanik, ez osorik ez eta zati batean ere; Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 36. atalak adierazitako terminoetan izan ezik. Horrela ez bada, ondasunaren leheneratze osoa egin beharko da.
2.– Babeseko Erregimen honi lotutako elementu guztiak 7/1990 Legean aurreikusitakoari lotuta egongo dira, baimen-erregimena, erabilera, jarduera, defentsa, zigor, arau-hauste eta gainerako arloei dagokienez.
III. ATALBURUA
ERREGIMEN ZEHATZA
5. atala.– Eskuhartze-proiektuak.
Edozein eskuhartzeren aurretik, bere baliotasuna ziurtatuko duen teknikari eskudunek egindako proiektua aurkeztu beharko da. Proiektu horrek gutxienez ondoko atalak izango ditu:
a) Gaur egun duen egoeraren dokumentazio grafiko zehatza, paperean aurkeztutako ezaugarri estrukturalen eta funtzionalen araberako elementuen hierarkizazioa azpimarratuz, argazkiak dituen dokumentazio osoa eta eraikinaren gaur egungo egoera erakusten duen bideoa, plano historikoak, eta abar.
b) Eraikuntza- eta egitura-azterketa, eta kontserbazio-egoeraren analisia. Bertan, beste hainbat gauzen artean, adieraziko dira: ondasunaren birgaitze-obren garapenean sar daitezkeen patologien analisia, nahiz egitura-arloan nahiz labe garaiaren multzoa osatzen duten instalazioetan eta ekipoetan, eta obra-prozesuan zehar elementu desberdinak babesteko aurreikusitako neurriak.
c) Dokumentazio grafikoa. Bertan, ondoko arloak deskribatuko dira: labe garaia osatzen duten elementuetarako eta beharrezkoak izango liratekeen sorrera berriko elementuetarako egin beharreko eskuhartzeak xehetasunez adieraziz, IV. atalburuan zehaztutako planteamenduaren arabera, erabiliko diren materialak, lanak egiteko faseak (egongo balira) eta azken egoera, atal honetako a) idatz-zatian aipatutako eskaletara proiektatuz.
d) Egin beharreko lanak, erabiliko diren teknikak, eta bereziki gomendatzen ez diren zirkunstantziak adieraziko eta justifikatuko dituen dokumentazio idatzia. Gomendatzen ez diren zirkunstantzien artean, ondokoak aipatuko genituzke: kontserbatu beharreko multzoa kaltetu dezaketen ekintzak, gaizki burututako teknikak, egokiak ez diren materialak, edo beste osagarriekiko duten egonkortasuna eta elkarrekintza ezagutzen ez direnenak, eta abar.
e) Kontserbatu beharreko multzoaren bizitza mantentzeko eta ziurtatzeko beharrezko teknikak eta bitartekoak erabakitzea.
6. atala.– Kalifikatutako Monumentuari lotutako elementuak.
1.– Babeseko erregimen honen xedeetarako, Bizkaiko Labe Garaietako 1 zenbakidun Labe Garaiko Kalifikatutako Monumentura lotutako elementu gisa hartuko dira, etxeak, instalazioak eta mugaren barne sartutako gainerako elementuak, eta atal honetako 2. puntuko zerrendan aurkitzen diren instalazioarekin lotutako elementu mugikorrak (ekipoak).
2.– Ondoren aipatuko diren Monumentuaren elementuek garrantzi berezia dute:
– 1 zenbakidun Labe Garaia, bere estrukturako erantsitako elementuekin.
– 1 zenbakidun Labe Garaiaren karga-sistema bere plano inklinatuan eta zuloan.
– 1 zenbakidun Labe Garaiko hodiak (galtzak), balbulak (kaskabilo) eta gas-kolektorea.
– 1 zenbakidun Labe Garaiko hauts-bereizlea (botila handia). – 8, 9 eta 10 labeak, euren ke-irteera eta gas-sarrerekin. – 8, 9 eta 10 labeetarako errekuntza-aireko kondukzioa eta bere haizagailuak.
– 8, 9 eta 10 labeen ke-tximinia.
– 1 zenbakidun Labe Garaiaren haizabide-lisaketa.
– 1 zenbakidun Labe Garaiaren galdaketa-lisaketa.
– 1 zenbakidun Labe Garaiaren galdaketa-erretenak.
– Aire beroko hodi zirkularra.
– Zorroten/pipa/haizabide multzoak.
– Labeak funtzionatzeko beharrezko ekipoak: karga-skiperako bagoneta, isurbideko makina zulatzailea, isurbidea estaltzeko kanoi-makina, zepa-goilarea eta arrabioko goilare-torpedoa.
– 8, 9 eta 10 labeetarako gas-hodiak (sarrera-zatiak).
– Haize hotza 8, 9 eta 10 labeetara desbideratzea (sarrera-zatiak).
– 1 zenbakidun Labe Garairako haize beroko hodia (sarrera-zatiak).
– 1 zenbakidun Labe Garairako nahaste-haizeko hodia.
– 1 zenbakidun Labe Garaiko tiro alderantzikatuko hodia.
– 1 zenbakidun Labe Garaiko itxiturako suburuak eta hauen eragintzak.
– Kontrol-areto zentralizatua.
– Gadaketako nabea (erdia 1 zenbakidun Labe Garaiari dagokio).
7. atala.– Arau orokorrak.
1 zenbakidun Labe Garaian egin daitezkeen birgaitzeetarako zehaztutako jarduketa-motak, zati bakoitzean, ondoko arau orokorrak errespetatu beharko dituzte:
a) Elementu teknologikoko izaera, etorkizunean transmititu beharreko balio nagusi gisa hartzea, jarduera siderurgikoan duen sinbolismo konparaezina kontuan hartuz eta, ondorioz, azken ehun eta berrogeita hamar urteetan Bizkaiko industrializazio-prozeduraren kultura-erreferentzia gisa duen indarra kontuan hartuz.
b) Garrantzia berezikoak bezala hartutako elementuen kontserbazio osoa, 6.2 atalaren arabera; labe garaiko definizio funtzionala eta formalean beharrezko elementu gisa zuzen baloratuz, izan ere, instalazio-mota hauen irudia izan delako eta labeari lotutako prozesu industriala ulertzeko beharrezkoak direlako; era honetara, bere irakurketa diferentziatua eskainiz eta etorkizunean egingo diren eskuhartzeek bere segurtasuna konprometituko ez dutela ziurtatuz.
c) Ondasunak izango duen erabilera berriaren aurrean, bere izaera enblematikoari errespetua.
d) Labe garaia elementu berezi gisa adieraziko eta mantenduko duen helburua.
IV. ATALBURUA
ESKUHARTZEAK
1. SEKZIOA: ALDEZ AURREKO GAIAK.
8. atala.– Jarduketa birgaitzailearen izaera.
1.– Jarduketa birgaitzailearen burutzapenari begira, eta berreskuratzeko ondarearen elementu edo zatiek planteatzen duten ñabardura desberdinen aurrean, proiektuaren memorian, elementu horiei buruz hartutako planteamendu eta irtenbideen zerrenda xehatua aurkeztu behar da, baita bere aukeraren analisia eta justifikazioa ere. Hautatutako aukera, Atalburu honetan adierazitako marjinen barruak kokatu behar da.
2.– Monumentuan egin beharreko jarduketa guztiak, hari lotutako elementuekiko etorkizunean esku hartzeko aukera ziurtatuko duen itzulgarritasun-izaera edukiko duen teknikekin eta materialekin egin beharko dira.
9. atala.– Baimenik gabeko jarduketak.
Babeseko Erregimen honetan egindako balorazioan oinarrituz labe garaiaren balio historikoetarako kaltegarriak izango diren eskuhartzeak ez dira onartuko.
egokitzea.
Erabilera berriko edozein motara egokitzea, suteen aurka babesa, eskuragarritasuna eta abarrerako derrigorrez bete behar den arautegia, ondasunerako Babeseko Erregimen honen III. atalburuan zehaztutako jarduketa-mugekin bateragarria egin beharko da.
11. atala.– Lanen burutzapena.
1.– Monumentua zaharberritzeko lanak, enpresa espezializatuei eman beharko zaizkie, eta aurrekontuaren arabera egin eta ez somara edo oroharreko prezioan.
2.– Kontserbatuko ez diren elementuak desmuntatzeko eta eraisteko lanen burutzapenari dagokienez, haiei buruzko aldez aurreko azterketen eta teknikari eskudunak sinatutako proiektuaren erredakzioa eskatuko da. Dokumentu hauetan, lan horiek egitea ziurtatu behar da, kontserbatu beharreko ondasunean eragin kaltegarriak izateko arriskurik gabe.
2. SEKZIOA: GARRANTZI BEREZIKO ELEMENTUAK.
12. atala.– Helburuak.
Garrantzi bereziko elementuei buruzko eskuhartzeek ondoko helburuak izango dituzte:
a) Labe garaiaren irudi adierazgarriaren kontserbazioa, eta bere funtzionamenduarekin zuzenean lotutako elementuak eta ekipoak mantentzea. b) Multzoaren behaketa eta ulermena zailduko dituzten garrantzi bereziko elementuei buruzko beharrezkoak ez diren eranskinak kentzea. 13. atala.– Preskripzioak.
Garrantzi berezi gisa kalifikatutako elementuekin loturik, euren ezaugarri formalak eta egiturakoak errespetatu beharko dira, ondoko preskripzioak bete zirela ikusiz:
a) Labe garaiak funtzionatzen zuenean estaldurak egon ez ziren zatitan orain jartzea debekatzea.
b) Labe garaiaren zenbait zatitan gaur egun dauden azaleko akabera berdinen erabilera.
c) Azaleko elementu gisa sailkatutako labe garaiaren gorputzaren pasagune perimetralak kentzeko aukera. Honetatik kanpo geratuko dira +13,85, +40,40, +44,96, +55,25, +59,85 eta +72,20 kotetara kokatutakoak. Hauek, multzoaren gune berezietan aurkituko dira, balio funtzional eta formal argiarekin.
d) Zentralizatutako kontrol-aretoan egokitzapen partzialerako aukera, ondasunaren erabilera berritik ondorioztatutako errekerimenduen arabera.
14. atala.– Degradatutako edo aldatutako zatiak.
Garrantzi berezi gisa sailkatutako elementuen galdutako edo modu negatiboan aldatutako zati horiek, alboko labetik hartutako piezekin osatu ahal izango dira, babestu beharreko instalazioaren ulermena eskaintzeko.
3. SEKZIOA: MONUMENTUAREKIN LOTUTAKO BESTE
ELEMENTUAK
15. atala.– Preskripzioak.
6. ataleko 2. puntuaren zerrendetan bildu ez diren Monumentu Kalifikatuari lotutako elementuek, eraispena jasateko aukera dute, Ondare Urbanizatuaren eta Eraikitakoaren Birgaitzerako babestutako jarduketei buruzko 214/1996 Dekretuan definitu den bezala.
Elementu berriak agertzea ekarriko duten eskuhartzeek, mimetismorako asmorik gabe, labe garaian aldez aurretik zeuden elementuak baloratu beharko dituzte, haiekin elkarrizketa formala proposatuz.
V. ATALBURUA
ERABILERAK
16. atala.– Baimendutako erabilerak.
Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. izenburuaren arabera, onartutako erabilera gisa hartuko dira, azken mendean Ibaizabalgo Itsasadarrean izandako industrializazio-aldiaren testigantza gisa ondasuna gordetzen utziko dituztenak, ekoizpen-moduen, ekipoen eta labe garaiaren bizitza aktiboari lotutako instalazio osagarrien testigantza kontserbatzeko.
VI. ATALBURUA
ERREGIMEN BEREZIA
17. atala.– Lekualdatzeko aukera.
Atalburu hau, Babeseko Erregimen honen xede den 1 zenbakidun Labe Garaia (249.188 m.2 inguruko azalerarekin) aurkitzen den Sestaon indarrean dauden Udal Arau Ordezkatzaileen 1 Eremuaren industria berriz erabiltzearekin justifikatzen da.
Arrazoi horrengatik, eta burutzapen horrek, Monumentu maila eman zaion Kultur Ondasun gisa kalifikatutako 1 zenbakidun Labe Garaiaren babesa eta kontserbazioa arriskuan jar dezakeen neurrian, aldez aurretik aukeratutako eta jatorrizko honen antzeko baldintzak izango dituen, eta xedapen honen Erregimen Orokorrean xedatutakoaren arabera babes osoa eskainiko dion lekura eramateko baimena emango da salbuespen gisa.
Euskal Kultura Ondareko legeriaren araberako baimen horrekin loturik, lekuz aldatzeko aukera honek, Erregimen Berezi honetan jasotako erabakiak zehatz-mehatz betetzea eskatuko du, eta afektatutako interesatuak eskatuta egin beharko da.
Lekualdatu ezean edo hau egiaztatu ondoren, Babeseko Erregimen honen I eta V bitarteko (biak barne) atalburuetan aurreikusitako xedapenek zuzenduko dute osorik.
18. atala.– Kokapen berriaren baldintzak.
Babes-zona berria aukeratzeko, ondoko baldintzak bete behar dira:
a) Baldintza Orokorrak:
Kokapen berriak, ingurune honetan izandako mota honetako elementuekiko komunak diren ezaugarriak bete beharko ditu, nahiz kokalekuari nahiz industria-prozesuarekin lotutako bestelako instalazio edo bulegoekiko distantziei dagokienez. Lekualdaketak bestalde, etorkizunean egingo den transmisioari begira, XX mendean garatutako altzairu-ekoizpeneko prozesu orokorra osatzen duten elementuen arteko lotura argitzen utzi beharko dute, etorkizunean dinamika produktibo honetan zerikusia duten beste instalazioekin lotura bilatuz. Aukeratutako espazioak, Kalifikatutako Ondasunek dituzten inguruneen berezko ezaugarriak izango ditu, 7/1990 Legearen 12. atalean jasotako terminoetan, eta arau horrek aurreikusitako onarpen-bideratzeak jarraituko ditu.
b) Kokapen berriaren baldintza partikularrak:
1.– Leku berria orain dagoenetik hurbil egotea.
2.– Oraingoak duen egoera topografikoaren antzekoa izatea, ingurune honetan Itsasadarraren gainean sortutako plataforma artifizialetik ondorioztatua.
3.– Prozesu siderurgikoan sartutako eta kontserbagarriak diren beste elementuekin harreman espazial egokia edukitzea; era honetara, eskala faltsifikatu lezakeen instalazioen arteko gehiegizko hurbiltasuna saihestuz, ez bakarrik kontserbatu beharreko elementuena, adierazi beharreko prozesu produktibotik ondorioztatutako jarduera-multzoak osatutako esparruarena baizik.
19. atala.– Lekualdaketa egiteko baimendutako eraikutza-eskuhartzeak.
Egoera honetan baimendutako eraikuntza-eskuhartzeak, eraisketa-lan gisa ulertuko ez diren desmuntatze- eta berreraikitze-lanak izan daitezke. Edozein kasutan, 6. atalean jasotako garrantzi bereziko elementuak mantentzea ziurtatzea bezalako eskuhartze-irizpideak eta IV atalburuan adierazitako obra-erregimena bete beharko ditu.
20. atala.– Elementuak lekualdatzeko bermeak.
Aurreko atalean adierazitakoa betetzea ziurtatzeko, ondoko baldintzak derrigorrez bete beharko dira:
a) Desmuntatzeko edozein jarduketa baimendu aurretik aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.– Ondoko atalak bilduko dituen ingeniaritzako aurreproiektua:
– Gaur egungo kontserbazio-egoeraren analisia.
– Desmuntatze-sistemak.
– Garraio-prozedurak.
– Muntaia-sistema.
– Babeseko Erregimenean ezarritako errekerimenduekin labe garaia edukitzeko beharrezko elementuak eta operazioak.
– Bidegarritasun ekonomikoa.
2.– Ondoko identifikazio-atalak gutxienez izango dituen Labe Garaiaren berreraiketako proiektu tekniko, ekonomiko eta sozialaren aurkezpena: – Berreraikitzeko Proiektu Teknikoa, Babeseko Erregimen honen 5. atalean idatziz.
– Erabilera bideragarri baten araberako Birgaitze Proiektua. – Azterketa ekonomikoa eta finantzarioa, eragiketaren arrakasta eta egokiak iruditzen diren beste hainbat atal bermatuko dituen etapa, epe, kostu, finantzaketa, eta abarreko plana zehaztuz.
b) Garrantzi bereziko elementuak, egingo den eraikuntzako eskuhartzea edozein izanik, mantendu egin behar dira, Babeseko Erregimen honen 6. atalean adierazitakoak afektatuz.
c) Desmuntatzeko baldintza teknikoak eta materialak:
1.– Edozein elementu mugitu aurretik, pieza guztiak identifikatu beharko dira. Identifikazio-sistema, proiektu-dokumentazioan argi eta garbi adierazi beharko da.
2.– Desmuntatzeko, jatorrizko elementuren bat moztu behar izanez gero, elementu hau ez da beste batengatik ordeztuko, erabiltzen diren tekniken bidez zaharberritu baizik.
3.– Desmuntatutako elementuak, hauen aldi baterako kontserbazio egokia ziurtatuko duten berme teknikoekin eta materialekin garraiatuko eta bermatuko dira.
21. atala.– Labe Garaiaren kokapen berria.
Labeko edozein pieza desmuntatu, kendu eta bildu aurretik, 18. atalean adierazitakoa jarraituko duten kokaleku berrirako proiektua beharko da, gaur egungo kokapenarekiko distantziak, gainerako elementu interesgarriekiko lotura, eta elementuaren zaharberritze-lanak justifikatuz. Azterketa honek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aldeko txostena eskatuko du. Txosten hau, gehienez hamabost eguneko epean aurkeztu beharko du.
22. atala.– Erregimen Gehigarria.
Atalburu honetan (Erregimen Berezia) aurreikusi ez den guztia, Babeseko Erregimen honetan jasotako Erregimen Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.
RSS