Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala (2004)

Aurkezpena

2004ko abenduaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 277/2004 Dekretuaren bidez, Araba Erdialdeko Eskualde-Egiturako Lurraldearen Zatiko Plana onartu zuen.

Pozgarria da niretzat dokumentu hau aurkeztea, zorroztasunez gauzatu baita eta, halaber, adostasun konpromesu bati erantzuten baitio. Azpimarratzekoa da ere, erakunde eta gizarteko talde desberdinek proiektu honi eman dizkioten kalitate haundiko ekarpenak.

Euskal Autonomia Erkidegoa benetako “eskualde-hiria” da, gaur egun erronka berriak aurrez aurre dituzten eta gizakien bizitzarako eta jarduera ekonomikoak, bizitegia, aisia, kultura, hezkuntza, azpiegiturak eta naturarekiko harremana garatzeko alternatiba berriak planteatzen ari diren munduko beste eskualde-hiri batzuen antzeko eskalako lurraldea hartzen duena.

Euskal Hiriaren edo euskal eskualde-hiriaren ideia euskal lurraldearen berezko lehia-abantailetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua da, Europako ia herrialde guztiek erdietsi nahi ditugun lurralde-helburuen ildoan, hots, polizentrismoa, nortasuna, eta eskualde-hiri izendatu ditugun errealitate berri hauek osatzen dituzten asentamenduen arteko osagarritasuna.

Helburu hauek lortu ahal izateko, Euskadi elkarren osagarriak diren eta guztien artean lurralde orekatu, lehiakor, erakargarri, eta jasangarriagoa eraikitzeko aukera emango diguten tresna desberdinek osatutako lurraldea antolatzeko sistema batez baliatu da.

Lurraldea antolatzeko sistema berri horretan protagonismo berezia bereganatzen du Lurraldearen Antolamendurako Aztezpideetan (LAA) mugatutako lurraldeko eskualde-egiturekin bat datorren “bitarteko lurralde-eskalak”.

“Bitarteko lurralde-eskala” hori artikulatzeko, Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) idazten ari dira eremu funtzional bakoitzean. Plan horietan eremu funtzional bakoitza barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira, euskal sistema hiritarrean beharrezko oreka eta gune eta lurraldeen bokazioen arteko osagarritasuna lortzeko asmoz. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrategien asmoa udalerri guztietako biztanleentzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza optimizatzea da eta, horretarako, eskualde-mailako zerbitzuak eremu funtzional bakoitzeko gune egokienetatik eskaintzen ahalegintzen dira. Izan ere, landa-esparruak tamaina ertaineko hirietatik lurralde osorantz hedatzen diren berrikuntza eta garapeneko prozesuetara “hurbiltzea” ahalbidetzen duen lurralde arteko elkartasun-estrategia da guztiaren oinarria.

Azken finean, lurraldearen zatiko planek euskal lurraldearen “bitarteko eskala” artikulatzea dute helburu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen orientabide estrategikoak garatze aldera. Izan ere, eremu funtzional bakoitzari zuzen-zuzenean eragiten dieten gai zehatzetatik hurbilado daude, lurralde-oreka, garapena eta herritarren ongizatea erdietsi nahi dituen etorkizuneko proiektua proposatzen dute eta.

Araba Erdialdeak oso lurralde-eremu zabala hartzen du, arabako ibarrak, mendialdea, lautada eta Gorbeia inguruak hartzen ditu eta lurralde honek gure herriak, Euskadik, etorkizunean izango duen garapenaren ardatz bihurtzeko joera izan dezake eta izan behar du.

Araba Erdialdeak Euskal Hiri-Herrialdearen lehia-bereizgarritasunaren aldeko erronkari ekin diezaioke. Euskal Hiri-Herrialdearen barruan komeni da Araba Erdialdea haztea eta garrantzia hartzea. Araba Erdialdeak hazkunde ekonomiko lehiakorra eta bereizgarria eska baitiezaioke eta, era berean, eskain baitiezaioke EAEren osotasunari eta, honela, Araba Erdialdeak, batetik, “jauzi” handia emango du eta, bestetik, Euskal Hiri-Herrialderako ekarpen berezia egingo du, beste espazioetan parerik eta lehiarik ez duen ekarpena egingo du.

Hazkunderako erronka honek lurraldearen berrorekaren aldeko erronka ahalbidetzen du eta erronka honekin bateratzen da. Izan ere, adierazitako helburua lortzeko eta populkazioa landa-ingurunean finka dadin lortzeko, landa-ingurunea hiri-inguruneari kontrajartzea guztiz desegokia dela antzeman da.

EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan Eremu Funtzionalerako ezarritako mugaketaren arabera, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean bildutako udalerrietako bi (Otxandio eta Ubide) Bizkaiko Lurralde Historikoari dagozkio. Bi udalerri horiek, administratiboki Bizkaikoak badira ere, ekipamendu askotarako funtzionalki Vitoria-Gasteiz ingurua dute oinarri. Berezitasun horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluari jarraituz, Lurraldearen Zatiko Plana formulatzeko ekimena Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari dagokio.

Plan honen helburua da, Eremu Funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren, lurraldean eragina duten ekintzak koordinatzea. Ekintza horietarako denbora-muga 16 urtekoa da.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua

Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente

MARTA ALAÑA ALONSO

Hirigintza eta Ingurumen Foru Diputatua

Diputada Foral de Urbanismo y Medio Ambiente

PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE

Hirigintza eta Udal Harremanen Foru Diputatua

Diputado Foral de Relaciones Municipales y Urbanismo

277/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

Idatzitako dokumentazioa

Informazio Planoak

Proposamen Planoak