Departamento de Educación

Lanbide Heziketako Euskal Plana


 

Lanbide Heziketako Euskal Plana

[Hezkuntza zikloak] [Etengabeko prestak.] [Lanerako prest.] [LH euskal plana] [Zentroen sarea] [Legedia]
[LANBIDEZ orri nagusira atzeratu]

LiburuaPlaneko beherapena (PDF formatuan 520 Kb)

Dokumentoa irakurtzeko, ACROBAT READER instalatua eta konfiguratua izan beharko duzu)

Acrobat

Zer da lanbide Heziketako Euskal Plana?
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako prestakuntza jarduerak arautzeko proposamena, horixe baita enpleguaren lehiakortasuna bermatuko duen prestakuntza politikaren ardatz eta funtsa.

Zehatzago argibidea :

     Eusko Jaurlaritzak 1997ko apirilaren 22an onartutako Lanbide Heziketako Euskal Plana oinarrizko tresnatzat jotzen da ekoizpen sistemak eta lan merkatuak dituen behar eta eskaerak antzeman eta horiei erantzunak eman ahal izateko. Plan horrek, bere sorreratik, ikuspegi globala du koalifikazio eta Lanbide Heziketaz, ikuspegi hori izanik bere ezaugarririk garrantzitsuena. Horrek esan nahi du plangintzak egiterakoan kontuan hartu behar direla koalifikazioaren eta prestakuntzaren behar eta eskaerak, baita horiei dagozkien neurriak hartzea ere; bere gain hartu behar dituela hasierako prestakuntza eta etengabea, eta prestakuntza hori biztanleria guztiari zuzendu behar zaiola, hau da, gazte ikasleei, lehen lanaren bila dabiltzan titulaziorik gabeko gazteei, langile langabetuei, lanean ari direnei etabarrei.

      Lanbide Heziketako Euskal Planak ikuspegi zabala du eta aurrikusi egiten du hezkuntza, prestakuntza eta enplegua lotzeko dauden arazoak, kontuan harturik ekoizpen sistema, ekonomia eta gizartea azkar eta etengabe aldatzen doazela; era berean, sistematikoa da, eta orain arteko joera –erreforma partzialak egitekoa- gainditu egiten du.

      Planaren lehentasuna Lanbide Heziketa eta koalifikazioen arloan hainbat kolektibo, erakunde eta enpresak dituzten arazoak konpontzea da, horretarako koalifikazioen eta lanbide heziketaren sistema integratua diseinatuz, arazo horiei tratamendu globala, koordinatua eta ahalik eta onena emateko. Horrek esan nahi du Lanbide Heziketako modalitate guztiek lanbide gaitasun bakarra dutela erreferentetzat, eta ekoizpen prozesuen eta lan merkatuaren beharrei begira antolatua dagoela prestakuntza.

     Era berean, pertsonek modu ezberdinetan lorturiko lanbide gaitasun eta aurrerapenak ebaluatu eta aitortu ditzake, Planaren egiaztapen sisteman integratuz.

      Lanbide Heziketaren eta koalifikazoen sistema integratu honek prestakuntza integratua eskaintzen du instituzioen aldetik, eta hori prestakuntza modulu integratuen katalogoa eginez eta katalogo hori eskaintzen duten ikastetxe sare baten bidez lortzen du. Katalogo horiek modulu paketetan daude antolaturik, eta ikasleen eta egintza bizieran dauden pertsonen beharrei egokiturik daude.

      Sistema integratu horrek gaitasunen kredituak aitortzeko sistema bat jarri du martxan Euskal Herrian. Sistemak behar besteko malgutasuna du modu, toki eta garai ezberdinetan lorturiko gaitasunak aitortu eta egiaztatzeko. Ondorioz, norbait gaitasun unitate bati loturiko prestakuntza programa batean hasiz gero, edo horiek ebaluatu eta egiaztatzeko eskatuz gero, banakako gaitasunen erregistro bat irekitzen da. Erregistro hori ondoan eramango da, eta zein gaitasun eta koalifikazio dituen eta nola lortu dituen frogatu ahalko du, baita kreditu horiek zein erakunde edo ikastetxe baimenduk eman dizkion ere.

     Gaitasunen kredituen egiaztapen sistema eta banakako gaitasunen erregistroa tresna eraginkorrak dira enpresa, sindikatu, enplegu bulego eta zerbitzuentzat, horien bidez lor baitaiteke lan merkatuaren gardentasuna, giza baliabideen planifikazioa eta prestakuntza programak zehaztea.

      Plana garatzeko, Lanbide Koalifikazioen Behategia eta Lanbide Heziketaren eta koalifikazioen institutua sortu ditu, eta baita ere Kalitaterako eta Gaitasunak Ebaluatzeko Euskal Agentzia.

      Lanbide Heziketako eta Giza Baliabideetako politikak eratzeko beharrezko diren informazioak ematea da Lanbide Heziketako Sistemaren Behategiaren egitekoa.

      Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuari dagokio koalifikazioen egitura zehaztea, baita Lanbide Koalifikazioen Sistema ahalik eta kalitate maila eta gizarte balorazio handienaz ezarri eta mantentzea ere; Institutu horri dagokio, halaber, lanbide heziketa garatu eta hobetzea.