Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kubikazio-ekuazioak

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

 

Zutikako zuhaitz baten kubikazioa, hau da, gordetzen duen egurraren kalkulua, zenbait faktoreren mendeko eragiketa estatistikoa da, hala nola zuhaitz horren espeziea, tamaina eta forma. Mendi, eskualde edo herrialde batean hartako garatutako tarifak, taulak edo ekuazioak lortzeko modu praktikoa zuhaitz tipoen lagin adierazgarri bat edukitzea da -zuhaitz horiek hautatu, eraitsi eta kubikatu egiten dira-, zuhaitzen bolumenak kalkulatzeko eta aipatu kubikazio-ekuazioak taxutzeko. Ekuazio horiek erregresioko metodo estatistikoen bidez eraikitzen dira, espezie, forma eta Lurralde Historiko bakoitzari zein forma matematiko egokitzen zaion hobekien analizatuz, mendeko aldagaia (bolumena) aldagai askeen (diametroa eta altuera) arabera kalkulatze aldera.

Inbentario honen berezko zuhaitz tiporik ez izatean, 1996ko Baso Inbentarioko kubikazio-ekuazio berak erabili dira. Ekuazio berri bakarrak radiata pinurako sortu dira -EAEko izakin zurgaien %48 hartzen du, eta bere zutikako izakinak heldutasun- eta kapitalizazio-prozesu bizkorra jasaten ari dira-, IKT, S.A.k 1990 eta 2001 bitarte kubikatutako 732 zuhaitz tipoen arabera garatuak.

Kubikazio-ekuazioak, beraz, zutikako zuhaitz bat kubikatzeko tresna bat dira, hura eraitsi gabe erraz neurtzekoak diren magnitudeak baliatuz, hala nola haren diametro arrunta (hau da, bularraren parean edo 1,3 m) eta guztizko altuera. EAEko Baso Inbentarioaren kalkulu-faserako eskuragarri daude Lurralde Historiko bakoitzerako kubikazio- eta hazkunde-ekuazio berrienak.

Izakin zurgaiak edo zutikako bolumenak kalkulatzeko, landa-lanean bildutako oinarrizko datuez (espeziea, kubikazio-forma, diametro arrunta eta guztizko altuera) aldagai horiek lortzea ahalbidetzen duten ekuazioak erabili dira. Ekuazio horiekin honako magnitude hauek lor daitezke:

  • " Bolumena azalaz (BA): ardatz nagusiaren bolumen zurgaia, oinaldetik 7,5 cm-ko gutxieneko diametroraino, adarrak kontuan izan gabe.
  • " Bolumena azalik gabe (BAG): ardatz nagusiaren bolumen zurgaia, baina azalaren zatia kenduta.
  • " Abarren bolumena (AB): adarrek emandako bolumena 7,5 cm-ko gutxieneko diametroraino.

Bolumena Azalaz magnitudearen Urteko Hazkundeari (BAUH) dagokionez, 1996 eta 2005 bitarte birneurtutako milaka zuhaitz daudenez, espezie eta Lurralde Historiko bakoitzerako hazkunde-ekuazio propioak lortu dira, 9 urte horietan zuhaitz bakoitzak bolumenean izandako aldearen arabera.

Espezie, forma eta Lurralde Historikoaren arabera lortutako ekuazio horiek guztiak Dendrometria: Ekuazioak eta Parametroak menuan ageri dira.

Bizkaian 63 baso-espezieren kubikazio-ekuazioak lortu dira, eta Araba eta Gipuzkoan 66 espezierenak.

Ekuazioak jarraian adierazten den bezala baliatzen dira. Taulan espeziea, kubikazio-forma eta kalkulatu nahi den parametroa bilatzen dira.

Adibidez, radiata pinua bada, 1 kubikazio-formakoa, eta Araban Bolumena Azalaz (BA) kalkulatu nahi bada, taulak honako informazio hau ematen du:

 Espeziea

 Parametrua

 F.c.

 Modelua

 a

 b

 c

 d

 p

 q

 r

 D.n.m.

 Pinus Radiata

 VCC

 1

 11

 

 

 

 

 0,0006785

 1,86004

 1,01378

 

Baliatu beharreko ekuazio-eredu edo -mota 11 zenbakiaz seinalatutakoa dela adierazten du, hau da:

(11) VCC = p (D.n.)q    (H.t.)r

Ekuazioan p, q eta r letrak taulak eman dituenez ordezkatzen badira, ekuazioa honela adieraziko da:


VCC = 0,0006785 (D.n.)1,86004  (H.t.)1,01378


Non, txostenaren bukaeran dagoen nomenklaturan azaltzen den bezala:

D.n. diametro arrunta da milimetrotan (mm)
H.t. guztizko altuera da metrotan (m)

Eta lortzen da

VCC = bolumen zurgaia azalaz dezimetro kubikotan

 

Kubikazio-formako parametroak

1. Zuhaitz fusiformeak ia ardatz osoan, 6 m-tik gorako enbor zurgai, garbi eta zuzenez, gezia haren luzeraren %1 baino txikiagoa, zain ez okerra eta diametro arrunta 20 cm-tik gorakoa.

 

2. Lau baldintza hauek betetzen dituzten zuhaitzak: fusiformeak izatea, 4 metro edo gehiagoko enbor zurgaiak izatea, goiko aldetik adarkatzea eta 1 formakoa ez izatea. 

3. Zuhaitz fusiforme txikiak, non 75 mm-ko ardatz-diametroa 4 m-ko altueratik behera baitago.

 

 

4. Enbor nagusia 4 m-ko altuera baino lehen adarkatzen den zuhaitza.

5. Enbor nagusia bihurria, hondatua edo oso adartsua duten zuhaitzak, horregatik 1, 2 edo 3 formetan sailka ezin daitezkeenak.

 

 

6. Bururik gabeko edo lepatutako zuhaitzak, enborraren goiko aldea eta adarrak enborrerako lotunetik gertu moztu zaizkienak.

Azken eguneratzea: 2007/04/23