Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rousseau, Henri

(Le Douanier, «mugazaina», dietua). Frantses pintorea, naïf estiloaren aitzindaria (Laval, 1844 - Paris, 1910). Lau urte eman zituen gaztetan Frantziako gudarostean, eta Parisen hartu zuen bizilekua 1871n udaleko bulegoetako langile zela. Ikasketak egin ez zituen arren pinturarako sena berezia erakutsi zuen 1886. urteko Parisko erakusketan. Hara aurkeztu zuen Animalien Inauteria koadroak Rousseauren margolanetan ezaugarri nagusi bihurtu ziren koloreak, moldeak eta estilo soila erakutsi zuen. 1893. urtean uko egin zion udaleko lanpostuari pinturari buru belarri ekiteko, eta abangoardiako artista zenbaitekin jarri zen harremanetan Gerra eta Neska ijitoa lotan koadro lirikoei esker. Pablo Picassok eta Guillaume Apollinairek mirestu zuten. Oihanean girotutako koadro sail bat margotu zuen 1905. urtetik aurrera (Lehoi gosetia, Suge liluratzailea, Yadivigha-ren ametsa, Ekaitz tropikala eta tigrea).