Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rouher, Eugène

Frantses politikaria (Riom, 1814 - Paris, 1884). Diputatu errepublikarra izan zen 1858-1849 urteetan, eta Luis Napoleonen aldeko agertu zen. 1849-1852 urteetan Justiziako ministroa izan zen, Estatuko Kontseiluko lehendakariordea, Nekazaritzako ministroa eta Herri Lanetakoa (1855-1863), senataria (1856) eta Estatuko Kontseiluko lehendakaria (1863). 1863. urtean Estatuko ministro hautatu zuten eta, izenez hala ez bazen ere, izatez Lehen ministroa eta Finantza ministroa izan zen (1867). Mexikorako espedizio bat bultzatu zuen eta Austria eta Italiarekin isilpeko hitzarmena izenpetu zuen (1866-1888). 1869. urteko hauteskundeen ondoren kargua utzi zuen eta senaduko lehendakaria izan zen. Ingalaterrara erbesteratu zen 1870ean eta hurrengo urtean itzuli zen Frantziara. Diputatu bonapartista izan zen 1872-1881 urteetan.