Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roumain, Jacques

Haitiko saiakeragilea, poeta eta kontakizun idazlea (Port-au-Prince, 1907 - Mexiko, 1944). Europan izan ondoren Revue indigčne aldizkaria (1927) eta Haitiko alderdi komunista (1934) sortu zituen. Horren ondorioz atxilotu zuten, eta erbestean izan ondoren 1941ean itzuli zen Haitira. Etnologia bulego bat antolatu zuen bere jaioterrian eta Mexikon izan zen diplomazia lanetan. Surrealismoaren ildotik afrikanismoa aldarrikatzen zuen bere lehen ipuinetan, saiakeretan eta kontakizun liburuetan; geroago, ordea, langileentzako literatura egin zuen. Obra nagusiak: La proie de l’ombre (1930, Itzalaren gatibua), Bois d’ébčne (1936, Ebano zura) eta Les gouverneurs de la rosée (1944, Ihintzeko gobernariak).