Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roussel, Albert

Frantses musikagilea (Tourcoing, 1869 - Royan, 1937). Vincent d’Indyren ikasle izan zen Schola Cantorum-en eta geroago hango kontrapuntu irakasle. Ikasle izan zituen E. Satie eta E. Varèse. Lehenengo lanak inpresionismoaren eraginpean idatzi zituen, baina geroago ekialdeko musikan hartu zuen oinarri, txinatarrean, batez ere, eta baita indiarrean ere. Hala ere, tonalitateari lotu zitzaion eta ez zen ohiko moldeetatik aldendu. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Le festin de l’araignée (1912, Armiarmaren oturuntza), Padmâvati (1914-1918), eta Bacchus et Arianne (1930), balletak; Evocations (1910-11, Gogorazteak), koru sinfonia; Pour une fête du printemps (1920, Udaberriko festa) poema sinfonikoa; ganbera musika, pianorako lanak eta abestiak.