Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rouse, Charlie

Estatubatuar musikaria (Washington, 1924 - 1988). Haren haurtzaroari eta musika ikasketei buruzko berri gutxi dago. Hogei urte zituela saxofoi tenorrarekin hasi zen orkestra handietan lanean. Ondoren, musikari independente gisa aritu zen New Yorkeko clubetan jotzen. 1950eko hamarraldiaren amaieran, Bennie Greenen Combo taldean sartu zen eta Juslius Watkinsekin The Jazz Modes taldea sortu zuen; Buddy Richekin batera jo zuen talde horretan. 1959an Thelonious Monk ezagutu zuen eta harekin hamaika urte egin zituen, 1959-1979 urteen bitartean hain zuzen. 1982an Kenny Barron, Buster Williams eta Ben Rileyrekin batera talde berri bat sortu zuen, Sphere.