Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rourke, Mickey

Estatu Batuetako antzezlea (New York, 1950). Antzezle ikasketak Actor’s Studio eskolan egin zituen. Hasieran bigarren mailako antzezpen lanak egin zituen; Coppolaren Rumblefish (1983) eta Michael Ciminoren Year of The Dragon (1985, Herensugearen urtea) filmetan ezagutarazi zuen bere burua. Beste filmak: Nine and a Half Weeks (1986, Bederatzi aste t’erdi), Angel Heart (1987, Aingeruaren bihotza), Barfly (1987), The Desesperate Hours (1990, Etsipenezko orduak).