Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oton IVa Brunswick-ekoa

Germaniako enperadorea (Normandia, 1175 - Harzburg, 1218). Henrike Lehoiaren semea zen. Guelfoen taldekoa zen. 1198an erromatarren errege izendatu zuten; gibelinoen taldeko Filipe Suaviakoa izan zuen aurkari, eta haren kontra borrokatu zen luzaroan. 1209an Inozentzio III.a Aita Santuak enperadore izendatu zuen Erroman. 1210ean Siziliako erresuma inbaditu zuen, baina Aita Santuak eskumikatu zuen, eta Frederiko II.a Aita Santuaren alde jarri zen. Gerra zibila hasi zen eta 1214an Oton garaitua izan zen Bouvines-eko guduan. Koloniara ihes egin zuen eta Frederiko II.aren esku utzi behar izan zuen aginpidea.