Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oton IIa

Germaniako enperadorea (955 - 983) (?, 955 - Erroma, 983). Oton I.aren semea zen. 972an Teofanorekin ezkondu zen. Suavian eta Bavarian matxinatuak mendean hartu zituen eta 978an Lorrena inbaditu eta Lotario garaitu zuen. Germania konkistatzen saiatu zen Harald daniarra menderatu zuen, eta germaniarren agintearen aurka matxinatuak ziren erromatarren aurka borrokatu zen. 982an mairuek garaitu zuten Colonnako lurmuturreko guduan.