Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otondo-belar

iz. Basoko landare ezpainduna, lore morantzak ematen dituena, 25-60 cm luzea (Stachys edo betonica officinalis). Sugeria izenaz ere ezagutzen da. Hosto gutxiko zurtoin zuzen iletsua izaten du. Hostoak asunaren antzekoak eta elkarren aurka eratuak izaten ditu; loreak, buru itxuran antolatuak, ezpaindunak eta kolorez gorri zurixkak. Europa guztian hazten da, belardietan eta baso sarrietan batez ere. Urdaileko eta giltzurrunetako ondoeza sendatzeko erabiltzen da herri sendagintzan.