Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oton Ia

Greziako erregea (Salzburgo, 1815 - Bamberg, 1867). Luis I.a Bavariakoaren semea zen. 1832an Londresen egin zen bilkurak Greziako errege izendatu zuen. Herriak gaitzetsi zuen absolutista zelako eta aholkulariak bavariarrak zituelako; herria matxinatu zen eta erregeak konstituzioa onartu behar izan zuen (1844). Ordea, konstituziotik sortutako parlamentua ez zen arazoak konpontzeko gauza izan: Grezia babespean zuten nazioek etengabe esku hartzen zuten Grezian, erregea bera ez zen nazio higikundearen gidari izateko gauza eta gainera amore eman zien Joniar uharteak mendean hartuak zituzten eta Kretako matxinadak zapaldu zituzten ingelesei; horrek guztiak beste matxinada bat piztu zuen eta 1862an Oton I.ak aginpidea utzi behar izan zuen.