Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oton IIIa

Germaniako erregea (983) eta enperadorea (996 - 1002) (Kessel, 980 - Paterno, 1002). Oton II.aren semea zen. Ama Teofano eta amona Adelaida izan zituen erregeordeko hamalau urte bete zituen arte. Gero elizaren esku utzi zuen aginpidea. 996an enperadore izendatu zuten Erroman. Kultura handiko gizona zen; Erromatar Inperio kristaua berpizteko xedea zuen eta Erroman ezarri zuen inperioko hiriburua. Gerbet D’Aurillac frantses jakintsua izan zuen irakasle, 999an Silbestre II.a izenez Aita Santu izendatu zuena. 1001ean erromatarrak matxinatu ziren eta enperadoreak ihes egin behar izan zuen.