Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oton, Marco Salvio

Erromako enperadorea (Ferentinum, K.o. 32 - Betriacum, K.o. 69). Neronek begiko izan zuen hasieran, baina kontra jarri zitzaion gero eta Lusitaniara bidali zuen. Galbaren alde eta Neronen aurka jokatu zuen, baina ikusirik Galbak Pison izendatu zuela ondorengo, hura hiltzera bultzatu zituen pretoriarrak. Enperadore izendatu zuen bere burua, baina Germanian lejionarioek Vitelio izendatu zuten enperadore. Bi enperadoreak borrokan ari izan ziren eta Vitelio izan zen garaile Bedriaceko guduan; Otonek, etsirik, bere burua hil zuen.