Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jones, William

Ingeles legegizon eta ikerlaria (Londres, 1746 - Kalkuta, 1794). Bengalako Epaitegi Gorenean epaile izan zen 1783tik hil zen arte. Indostango zuzenbidea aztertu zuen, Persiar gramatika idatzi (1772) eta Moallákat arabiar olerki bilduma itzuli zuen (1783). Sanskrito hizkuntzaren ikasketan aritutako lehen ingelesa da.