Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jonia

(Gr. Ionia). Egeo itsasoaren Asia aldeko lurraldea, Mileto eta Fozea hirien artean dagoena.  v  Historia. Elezaharraren arabera hamabi hiri zeuden joniarrek sortuak: Samos, Kuios, Mileto, Efeso, Klofon, Miunte, Priene, Lebedos, Teos, Klazomenas, Eritrea eta Fozia. Eoliar jatorriko Esmirnia hiria ere talde horretan sartu zen. Libreak ziren hiriak baina erlijio loturarik bazuten, eta liga bat osatzen zuten. Panionion izeneko santutegian biltzen zen urteoro liga hori. Aberatsak ziren joniarrak, eta arte ederrak lantzen aitzindari izan ziren. Filosofiaren, zientziaren eta historiaren sorlekua eta olerkari askoren jaioterria izan zen. K.a. 560. urtean, Kresoren mende geratu zen Jonia, eta Harpaganen esku 545ean. K.a. 500-499an lortu zuen persiarrengandiko askatasuna baina berriro galdu zuen 494an. Atenasen mende geratu zen ondoren. Peloponesoko gerraz geroztik, aske izan ziren Joniako herriak, erromatarrek menderatu artean. Erromatar inperioa desegin zenean, Turkiaren mende gelditu ziren.  v  Artea. ik. joniar.