Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jones, Tom

(Jaiotza izena, Thomas J. Woodward). Britainiar abeslaria (Gales, 1940). Tommy Scott & The Playboys taldean hasi zen kantatzen, baina berehala hasi zen nazioartean ospea hartzen, eta garai hartako sexu ikurra bilakatu zen. Arrakastak Estatu Batuetaraino jarraitu zion. Las Vegasko ikuskizunetan izarretako bat izan zen, eta telebistarako hainbat sail ospetsu egin zituen, The Right Time adibidez. Iparramerikan, country musikako lehen postuetan egon zen urte askoan. Kanta arrakastatsuenen artean ditu: Delilah (1968), Green, Green Grass Of Home (1966), What's New Pussycat (1965), Darlin' (1981), Country (1982) eta Matador (1987). Urrezko hamar disko irabazi ditu eta goi mailako artista asko izan ditu lankide, hala nola Elvis Presley, Malcom McLaren, Anthony Hopkins, David Foster eta Sting. 1994an The Lead And How To Swing It LPa argitaratu zuen.