Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joniar uharteak

Greziako uharte multzoa, Itsaso Jonikoan dagoena. Korfi-k eta Paxos-ek iparraldean, Leukas, Itaka, Zefalonia, Zante eta Zitera-k hegoaldean eta uhartetxo txiki ugarik osatzen dute uhartedi hau. 12.307km2 eta 184.443 biztanle. Sumendi uharteak dira gehienak. Olibak, laranjak eta limoiak, barazkiak eta laboreak. Antzina greziarrek kolonizatu zuten uhartedia. Veneziaren esku egon ziren XV. mendetik XVIII. mendea arte. Frantsesen, errusiarren eta britainiarren mendeko lurraldea ere izan zen baina Jurgi I.a Greziako erregearen garaian Greziaren esku geratu ziren berriro.