Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jones, Lois Mailou

Estatubatuar pintore eta irakaslea (Boston, 1905). Arte eta diseinu ikasketak egin zituen Boston, Paris eta Italian. Artearen irakaskuntzako lizentzia lortu zuen 1945ean Howard Unibertsitatean. Pintura eta diseinuko irakaslea izan da hainbat urtez unibertsitate horretan bertan. Ehungintzako diseinatzaile eta modaren ilustratzaile bezala lan egin du, baina batez ere olio pinturengatik eta ur koloreengatik da ezaguna. Afrikar jatorrikoa denez, kolore eta diseinu biziko irudi afrikar-amerikarrak nabarmentzen dira bere lanetan. Sari asko jaso ditu.