Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jongkind, Johan Barthold

Holandar margolaria (Latrap, 1819 - Grenoble, 1891). Frantziara joan eta han egin zituen lan gehientsuenak. XIX. mendeko holandar margolari garrantzitsuenetako bat da. Inpresionismoaren aitzindari izan zen Herbehereetan; berak hedatu zuen Holandako margolariek bereizgarri duten argiaren trataera bitxia. Ilargi izpiak agertzen diren paisaiak ditu bere lanen artean onenak. Monet, Pissarro eta Sisley margolarien maisua izan zen. Lan aipagarrienak: Ilargiaren argia Parisen, Holandako ubidea ilargitan, Harfleurgo kaia eta Havreko oroitza. Grenobleko eroetxean hil zen alkoholak gaixotuta.