Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Everglades

Estatu Batuetako hego-ekialdeko padura, Okeechobee aintziraren urak estaliriko lurretan (Florida). 10.000 km2. Thousand Islands uharteak daude bertan. Alde bat parke nazionala da 1915. urtetik eta gainerakoa urez hustu eta landu egiten da (azukre-kanabera eta abereentzako larreak).