Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Mugimendu Abertzalea. (E.M.A)

Ipar Euskal Herriko alderdi abertzalea. 1985. urteko abenduan sortu zen, zeuden talde abertzaleak bateratu eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari hats berri bat emateko asmoz. Independentziaren, Ipar eta Hego Euskal Herria bateratzearen, eta hauteskundeetan parte hartzekoaren aldekoa da.