Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra

Hego Euskal Herriko alderdi politiko ohia, sozialista abertzalea. 1976. urtean sortu zen, alderdi sozialista demokratiko abertzale gisa. 1977an, Fronte Autonomikoa osatu zuten, E.A.J. eta P.S.O.E. alderdiekin batera, eta Gipuzkoan senatari hautatu zuten Goio Monreal, alderdiko lehendakaria. Autonomi estatutuaren aldeko elkarrikeztetan parte hartu zuen E.S.E.I.k eta 1979. urteko udal hauteskundeetan Euskadiko Ezkerrarekin koalizioan hartu zuen parte herri askotan. 1980. urteko hauteskundeetako porrotaren ondoren desagertu zen E.S.E.I. alderdia.