Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusebio

(Jaiotza izena, Eusebio Ferreira da Silva). Portugaldar futbol jokalaria, afrikarra jatorriz (Manfala, Mozambike, 1943). 15 urte zituela hasi zuen bere karrera, Mozambiken. 1961ean Benfica taldean hasi zen jokatzen, Portugalen, eta bera izan zen nazioartean ospea lortu zuen lehenengo afrikar futbolaria. Bi aldiz irabazi zuen Europako kopa, Portugalgo selekzioarekin, hamar aldiz Portugalgo liga txapelketa eta bost aldiz Portugalgo kopa, Benfica taldearekin. Aurrelari handia izan zen, eta golak sartzeko gaitasun aparta zuen; 1966ko Munduko txapelketan gol gehien sartu zituen jokalaria izan zen. 1978an erretiratu zen.