Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debye, Petrus Josephus Wilhelmus

Holandako fisikaria (Maastricht, 1884 - Ithaca, New York, 1966). Holanda, Alemania, Suitza, Berlin eta New Yorkeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Berlin-Dahlemeko unibertsitateko Fisika institutuko zuzendari hautatu zuten 1935. urtean. Molekulen egituraz egin zituen ikerketak, eta gasen molekulen neurriak eta atomoen arteko distantziak zehaztu zituen besteak beste. v Kimikako Nobel saria jaso zuen 1936. urtean.