Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debrecen

Hungariako ipar-ekialdeko hiria, Hajdú-Bihar konderriko hiriburua. 212.247 biztanle (1990). Unibertsitatea. Doikuntza eta botika industria. v Historia. XIV. mendean sortu zen; nekazari herria izan zen 1945era arte. Hungariarren kalbinismoaren gunerik garrantzitsuena izan zen, eta «Erroma kalbinista» edo «Hungariako Geneva» izenaz ere ezagutzen zen. Bertan aldarrikatu zuen Hungariako independentzia Lajos Kossuth politikariak 1849. urtean. Behin-behineko gobernuaren egoitza izan zen 1944-45 bitarteko urteetan.