Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debré, Olivier

Frantses pintorea (Paris, 1920 - Paris, 1999). Michel Debré politikariaren anaia. Parisko Arte Ederretako Eskolan irakasle izan zen 1980. urtetik 1985. urtera. 1999an Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten. Lanen artean ditu: Signe de ferveur noir (1945, Jaiera ikur beltza), Signe-personnage bleu pâle (1959, Ikur-pertsonaia urdin argia), Printemps jaune (1965, Udaberri horia), Signe de l’homme (1967, Gizonaren ikurra) eta Grande ocre rose de Touraine (1980, Touraineko arrosa okre handia).