Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debs, Eugene

Estatu Batuetako politikaria (Terre-Haute, Indiana, 1855 - Elmhurst, Illinois, 1926). Sindikalista izan zen, eta Estatu Batuetako alderdi sozialista sortu zuen. 1900. eta 1912. urteetan lehendakaritzarako hautagai izan zen (96.000 eta 900.000 boto jaso zituen hurrenez hurren). 1918an hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, soldaduskaren aurka jarduteagatik.