Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dezio, Kneo Messio Kinto Trajano

(Lat. Cneus Messius Quintus Traianus Decius) Erromatar jenerala (Budalia, Panonia, 200 - Trazia, 251). Lejioek enperadore izendatu zuten (249-251). Kristauen aurkako zazpigarren esetsaldia eragin zuen. Inperioa eraberritu eta batu nahi izan zuen kanpoko erasoei aurre egin ahal izateko.