Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Debreu, Gérard

Frantses ekonomista (Calais, 1921 - Paris, 2004). Parisko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1956), eta sei urte geroago lanean hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), zientzia ekonomikoetako eskolak ematen lehenbizi, eta matematika irakasle gisa 1975. urtetik aurrera. 1950eko hamarraldian Kennet Arrow irakaslearekin batera merkatu ekonomia baterako matematika eredu bat prestatu zuen. Ekonomistek Debreu matematikari onenetakotzat daukate. Eskaintza eta eskariaren alorra landu zuen batez ere, Adam Smithen teoriak matematikoki berresteko asmoz. 1972an Frantziako Ohorezko Legioaren saria eman zioten. 1975ean Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. 1983an Ekonomia Nobel saria jaso zuen, merkatu orekari buruz egindako lanengatik. Haren obra nagusia, Balioaren teoria (1959), ekonomia liburu klasikoetako bat da.