Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Decaux, Alain

Frantses historialaria eta idazlea (Lille, 1925). Zuzenbide ikasketak egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. L'Histoire pour tous aldizkaria sortu zuen, Historia Magazine aldizkariko zuzendari izan zen, eta Nouvelles littéraires eta Figaro littéraire aldizkarietako lankide izan zen. Ondoren, irratian hasi zen: 1951n André Castelot eta Jean-François Chiappekin batera La Tribune de l'histoire sortu zuen. Telebistan ere egin zituen zenbait saio: La Caméra explore le temps (Kamerak denbora aztertzen du), Castelot eta Stellio Lorenzirekin, Alain Decaux raconte (Alain Deacaux kontalari), Le Dossier d'Alain Decaux (Alain Decaux-en dosierra) eta Alain Decaux face à l'histoire (Alain Decaux historiaren aurrez aurre). Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Louis XVII (1947, Luis XVII), La Conspiration du général Malet (1952, Malet jeneralaren konspirazioa), La Belle Histoire de Versailles (1954, Versailleseko historia ederra), Les Grands Mystères du passé (1964, Antzinako misterio handiak), Histoire des Françaises (1972, Frantsesen historia), Victor Hugo (1984), Les Assassins (1986, Hiltzaileak). 1980an Frantziako Akademiako kide hautatu zuten.